XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unibertsoaren zentru izatea.

Baina hori alde batera utzirik, ikusten diren fenomenoen adierazpenetan izugarrizko arrakasta lortu zuen.

Hiparkok honako hau esan zuen: Lurra zentrutzat harturik, Eguzkiaren, Ilargiaren eta planeten itxurazko higidurak adieraz daitezke, baldin eta hauetako bakoitza zirkunferentzia (epiziklo) batetik joaten bada, eta zirkunferentzia hori, bere osotasunean askoz erradio handiagoko beste zirkunferentzia baten inguruan higitzen bada.

Zuzenean behatuz, ziklo eta epiziklo horien posizio eta tamainak jakin zitezkeen.

Eta edozein momentutan Eguzkiaren, Ilargiaren eta planeten posizioak jakin ahal izateko taulak eraiki ziren.

Eta taula horien bitartez, zehaztasunez, Eguzki- nahiz Ilargi-eklipseak ere aurresateko gai izan ziren.

Teoria honen ondorioak urtetan zehar erabili ziren eta nahiz eta gero astronomo bezala Ptolomeo askoz ezagunagoa izan, teoriaren sortzailea Hiparko izan zen.

Aro honi bukaera emateko, berriro ere Alexandriako eskolari begirada bat ematea bidezkoa iruditzen zait.

Eskola honetan lau sail irakasten ziren: literatura, matematika, astronomia eta medikuntza.

Sail hauetako bakoitza irakasteaz gain, gaurko ikerketa-institutu baten antzera funtzionatzen zuen eta garai hartako munduko liburutegirik handiena han egon zen (400.000 liburu).

Zoritxarrez gure aroko IV. mendean Teofilo apezpikuak liburutegiaren parte bat suntsitu egin zuen, eta gelditu zenari mahomatarrek, Alexandria hartu ondoren, beste horrenbeste egin zioten.

Galera hau kulturaren historian izandako triskantzarik handienetakoa (...).